57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBASKO KONTZEJUA

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-araubide finkoan. Izangaien zerrenda bat eratzea balizko ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako. Onartutakoen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna

Tebasko Kontzejuko buruak, otsailaren 28ko 09/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen goian aipatutako oposizio-lehiaketaren harira:

Lehenbizikoa.–Onestea onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, bat etorriz deialdiaren oinarrian ezarritakoarekin:

Onartuak:

DEITURAK, IZENA

ONARTUA

OHARRAK

ANSOAIN SEVILLANO, IGNACIO

BAI

ANSOLA MAYAYO, ARKAITZ

BAI

ARRIOLA ALONSO, AITOR

BAI

ARTIEDA CADENA, ORLANDO

BAI

AZTARAIN DE LUIS, JAVIER

BAI

DE LA FUENTE DÍAZ, SAUL

BAI

GARCÍA DÍAZ, IÑAKI

BAI

GAZTELU IRIBARREN, LUIS

BAI

HERNÁNDEZ CARPANETO, INTI NEUEN

BAI

LUMBRERAS MORENO, IBAN

BAI

MARTÍNEZ DE SARASA FRESÁN, JOSÉ IGNACIO

BAI

MARTÍNEZ FERNÁNDEZ, ISRAEL

BAI

MARTÍNEZ GÓMEZ, DAVID

BAI

OJER ARAMENDIA, ROBERTO

BAI

ORLA ARANGURE, XABIER

BAI

OROZ LECUNBERRI, MARCELO

BAI

ROMERO QUESADA, TOMÁS

BAI

ULLATE MARTÍNEZ, JOSÉ JAVIER

BAI

URDÍN PÉREZ, VIRGINIA

BAI

URDÍN UNCITI, JULEN

BAI

VIDAURRE ECHEVERRIA, FERMÍN

BAI

VIGURIA DE LA MERCED, ÓSCAR

BAI

Baztertuak: inor ere ez.

Bigarrena.–Deialdiko lehenbiziko proba eginen da apirilaren 12an, larunbatarekin, goizeko 9:00etan, Tebasko Kontzejuaren egoitzan (Kale Nagusia 43, 31398, Tebas, Nafarroa).

Proba hori teorikoa da, hala ezarrita baitago deialdiaren 6.2 oinarrian. Proban erantzun beharko zaio II. eranskineko gaiei buruzko galde-sorta bati. Zenbait aukera emanen dira erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena. Proba gutun-azal itxien sistema erabiliz eginen da.

Gehienez 30 puntu emanen ditu proba honek, eta berau gainditzeko gutxienez 15 puntu erdietsi beharko dira. Baztertuta geldituko dira puntuazio hori lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den. Erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da. Galderaren bat baliogabetzen bada, guztizko puntuazioa hainbanatuko da galdera baliodunen artean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau, eta oposizio-lehiaketara onartutakoen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebasko Kontzejuaren web-orrian.

Tebasen, 2025eko otsailaren 28an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2503498