1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
391/2025 EBAZPENA, 2025eko martxoaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez, akats bat zuzentzen da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdian -Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordearen 2025eko otsailaren 18ko 301/2025 Ebazpenaren bidez onetsia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko otsailaren 18an emandako 301/2025 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen (2025eko martxoaren 3ko BOEa).
Akats bat atzeman da Ebazpenaren I. eranskinean (2025eko martxoaren 3ko BOEa, 29000. orrialdea), eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.
Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2025eko otsailaren 18an emandako 301/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa -unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen ebazpen horren bidez:
I. eranskinean, honela dioen tokian:
6000 zenbakidun lanpostua:
Jakintza-arloa: Kimika Aplikatua.
Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Ikerketa-eskakizuna: konposatu fenolikoen analisiak eta metodo analitikoak.
Honela esan behar du:
6000 zenbakidun lanpostua:
Jakintza-arloa: Kimika Analitikoa.
Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena.
Ikerketa-eskakizuna: konposatu fenolikoen analisiak eta metodo analitikoak.
Bigarrena.–6000 zenbakidun lanposturako eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzea, hogeita hamar egun baiodunekoa, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2025eko martxoaren 5ean.–Luis M. Gandía Pascual,Irakasleen Gaietarako errektoreordea.
Iragarkiaren kodea: F2504080