57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, herritarren partaidetzako teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen hau onetsi du 2025eko martxoaren 5ean:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko herritarren partaidetzako teknikari lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2024ko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

–Onartutako izangaiak.

Bat bera ere ez.

–Baztertutako izangaiak.

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak:

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**7059***

RODRÍGUEZ BARRIGA, SARA

**6236***

PAREDES IRIARTE, NAIARA

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna:

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**9561***

RUIZ DE ARRIAGA REMÍREZ, MIGUEL ÁNGEL

2.–Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak jartzeko epearen ondoren izangai onarturik ez dagoenez, deialdia bete gabe geldituko dela deklaratzen da.

3.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

4.–Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko martxoaren 5ean.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2503657