2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LERIN
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko
Leringo Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 4ko 72. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du, hautaproben bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, zerbitzu anitzetako enplegatuaren eginkizunetan aritzeko, aldi baterako lan-kontratuarekin, eginkizun horiek betetzeko aldi baterako, hala behar denean.
Eskabideak aurkezteko epea hamabortz egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.
Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Leringo Udalaren bulegoetan (Udaletxe plaza 1, Lerin), astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara, bai eta Udalaren webgunean ere: zerbitzu anitzetako enplegatua aldi baterako kontratatzeko deialdirako esteka.
Lerinen, 2025eko martxoaren 6an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2503526