57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEKUNBERRI

25/00133 gora jotzeko errekurtsoa, administrari ofizialaren deialdiari lotua

Jakinarazten da 25/00133 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketako probak hasteko lekua, eguna eta ordua udalaren egoitza elektronikoan argitaratu ez izanaren aurka.

Honen bidez, interesdun guztiei dei egiten zaie hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Lekunberrin, 2025eko martxoaren 13an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2503961