2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Alkatearen martxoaren 5eko 670/2025 Ebazpenaren bidez, onetsi da Burlatako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2025erako , honako lanpostu hauei dagokiena:
–Administrari-ofizialen 2 lanpostu, euskarako C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin. Oposizio bidez betetzekoak dira, eta plaza zenbaki hauek dituzte, 2.6 eta 6.27.
Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Burlatan, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2503571