57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

8/2025 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez iragartzen baita Bulegoko lanpostu-zerrendako lanpostu hauek aldi baterako beteko direla zerbitzu-eginkizunetan: 4 zenbakiko lanpostua (Ikerketa, ikuskapen eta zehapen araubideko Zerbitzuko zuzendaria) eta 5 eta 6 zenbakiko lanpostuak (ikuskatzaileak, arlo juridikokoak).

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak ezartzen duenez 37. artikuluan, Bulego horretako lanpostuak administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.

Egun, hutsik eta betetzeko daude lanpostu hauek: 4 zenbakiko lanpostua (Ikerketa, ikuskapen eta zehapen araubideko Zerbitzuko zuzendaria) eta 5 eta 6 zenbakiko lanpostuak (ikuskatzaileak, arlo juridikokoak). Horiek betetzea premiazkoa da ikertu eta ebatzi beharreko prozedurak pilatu direlako. Lanpostuen ezaugarriak ondorengo taulan daude.

LANPOSTUA

HIZKUNTZAK JAKITEA

SARBIDEA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

N

MAILAKO
OSAGARRIA

ESKLUSIBOTASUNEKO OSAGARRIA

BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA

ZUZENDARITZA-LANPOSTUKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA

ARRISKUKO OSAGARRIA

IKERKETA, IKUSKAPEN ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEKO ZERBITZUA

Zerbitzuko zuzendaria

A

F

1

Ikuskatzailea (juridikoa)

EC1

OL

A

F

1

55,00

4,88

Ikuskatzailea (juridikoa)

OL

A

F

1

55,00

4,88

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Iragartzea premia handia dela-eta administrazio publikoetako funtzionarioek aldi baterako beteko dituztela Bulegoko lanpostu-zerrendako lanpostu hauek zerbitzu-eginkizunetan: 4 zenbakiko lanpostua (Ikerketa, ikuskapen eta zehapen araubideko Zerbitzuko zuzendaria), 5 zenbakiko lanpostua (ikuskatzailea, arlo juridikokoa; euskarako C1 eskakizuna) eta 6 zenbakiko lanpostua (ikuskatzailea, arlo juridikokoa). Interesdunek ebazpen honen I. eranskinean adierazitako betekizunak bete beharko dituzte.

2. Interesdunek eskaerak aurkezteko epea bost egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrerakoa. Eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko egoitza elektronikoaren bidez (https://www.oana.es/eu) aurkeztu beharko dira eta ebazpen honen II. eranskinean ezarritako ereduaren araberako eskaera erantsi beharko da, baita egoki jotzen diren agiriak ere.

Iruñean, 2025eko martxoaren 13an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

I. ERANSKINA.–BETEKIZUNAK ETA PROZEDURA

Izangaiek honako betekizun hauek betetzen dituztela frogatu beharko dute:

–Funtzionario izatea Zuzenbide lizentzia edo gradua eskatzen duen lanpostu batean. Berariaz frogatu beharko du txosten juridikoak edo ikerketa txostenak egiteko gaitasuna, horrelakoak baitira martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 48. artikuluan (foru dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien aldeko eta Ustelkeriaren kontrako Bulegoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten da) eta dagokion ebazpen proposamenean ezarritakoak.

–Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu-eginkizunak baimentzeko unean.

Hizkuntza eskakizuna:

–5 zenbakiko lanpostuan, aurreko betekizunez gain, euskarako C1 mailako hizkuntza-gaitasunaren titulua eduki beharko da.

Interesdunek, halaber, egoki jotzen duten agiriak aurkezten ahalko dituzte.

Era berean, elkarrizketa pertsonal bat eginen da.

Izendapena zerbitzu-eginkizunetan egin aurretik, Bulegoko zuzendariak baimena eskatuko dio izangaia kide den administrazio publikoari. Bi hilabeteko probaldia egonen da; epe horretan, bi aldeetako edozeinek amaitzen ahalko ditu zerbitzu-eginkizunak.

Zerbitzu-eginkizunetan izendatutakoa, eginkizunok dirauten denboran, jarduneko zerbitzuko administrazio egoeran egonen da bere lanpostuan.

Zerbitzu-eginkizunek urtebeteko iraupena izanen dute; epe hori bi aldi gehiago luzatzen ahal da (bakoitza urtebetekoa gehienez), salbuespenezko kasurik ezean. Salbuespenezko kasu gisa hartuko da izendatutako pertsonak lanpostura egokitzeko edo bertan aritzeko gaitasun falta izatea; lanpostuari dagozkion funtzioak zehaztasunez eta modu efizientean egitea oztopatzen duen errendimendu eskasak islatuko du hori.

II. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA

Deiturak eta izena: .................................................................................................................................

NANa: ......................................................................................................................................................

Telefonoa: ...............................................................................................................................................

Helbidea: .................................................................................................................................................

Herria: ................................................................................................................................................

Eskatutako lanpostua: ...........................................................................................................................

ERANTSITAKO AGIRIAK

–Egin erantsitako agirien aurkibide bat.

–PDF bakar bat erantsi beharko da eta bertan egon beharko dira agiriak eskaneatuta, aurkibidean jasotako ordena berean.

Data eta sinadura

Iragarkiaren kodea: F2504066