1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Cárcar aldeko EGA 4 XXVI Sektoreko lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzeen berri ematen duena.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 714/2022 Ebazpenaren bidez, Cárcar aldeko EGA 4 XXVI Sektoreko lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen, eta inkestaren menpe jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Ebazpena 2022ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22koan.
Lurzatiak biltzeko erabakia irmo bihurturik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 91/2025 Ebazpenaren bidez xedatu da Cárcar aldeko EGA 4 XXVI Sektoreko interesdunei dagozkien finken jabetza behin betiko ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Carcarko udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezko finken azaleraren eta lurzatiak biltzeari buruzko espedientean ageri denaren arteko aldeen gainekoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F2502448