1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren abenduaren 19ko 135/2024 Ebazpenaren eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 4731/2024 Ebazpenaren aurka. Lehenengoaren bidez polizien Oinarrizko Prestakuntza (2024) ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi ziren, eta bigarrenaren bidez funtzionario batzuk izendatu ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1774/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen ehun lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Daniel Sotes Aldama jaunak eta Marcos Martín Albo Lagunilla jaunak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren abenduaren 19ko 135/2024 Ebazpenaren eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 4731/2024 Ebazpenaren aurka. Lehenengoaren bidez polizien Oinarrizko Prestakuntza (2024) ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi ziren, eta bigarrenaren bidez funtzionario batzuk izendatu ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuetan aritzeko.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2502403