1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea, goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, San Adriango udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11657.
Bete beharrez Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa-jarduerak arautzen dira), jendaurrean jartzen da goi tentsioko instalazio honi dagokion espedientea:
–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.
–Deskribapena: 13,2 kV-eko goi tentsioko aireko linea, "Egabarrengo hondakin-uren araztegia" 7238 zenbakiko transformazio-zentro trinkoa elikatzeko (San Adriango udal mugartea).
–Helburua: hondakin-uren araztegiari hornidura elektrikoa ematea.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11657
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
SAT11293 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA ETA HELBIDEA | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / laborea | Jabea | Herria | Probintzia | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) |
San Adrián | 2 | 690 | 310000000001344546EJ | Lehorreko lurra | San Adriango Udalaren herri-lurra | San Adrián | Nafarroa | 68 | 10,24 | 15 | 38,99 |
Iragarkiaren kodea: F2503244