1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
49/2025 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Lanbide Heziketako, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpena, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, bai eta erabateko salbuespenak ere erdi mailako eta goi mailako zikloetako sarrera-probarako ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpenaren bidez, salbuespenak ezarri ziren erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, bai eta erabateko salbuespenak ere erdi mailako eta goi mailako zikloetako sarrera-probarako ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Ebazpen honetan ezartzen dira salbuespenak, erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako, helduentzako bigarren hezkuntzako ikasketak gainditu izana frogatzeagatik. Salbuespenak bigarren hezkuntzako 4. moduluei dagozkie. Helduentzako bigarren hezkuntzan DBHko graduatu titulua lortzeko bi aukera daude: helduentzako bigarren hezkuntzari dagozkion moduluak gainditzea edo DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko proba libreari dagozkion esparruak gainditzea. Ondorioz, beharrezkoa da salbuespenak ezartzea erdi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroen esparruetarako, DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko proba libreko esparruak gainditu izana frogatzeagatik.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin aldatzeko azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpena, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, bai eta erabateko salbuespenak ere erdi mailako eta goi mailako zikloetako sarrera-probarako ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpena, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, bai eta erabateko salbuespenak ere erdi mailako eta goi mailako zikloetako sarrera-probarako ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Hauek izanen dira aldaketak:
–Beste lerro bat gehitzen da 1.a) salbuespen taulan (Salbuespena komunikazioaren esparrurako); azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpenaren 1. eranskinean dago. Hau gehituko da:
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko probaren komunikazioaren esparrua gainditu izana | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Probaren komunikazio esparruaren kalifikazioa |
–Beste lerro bat gehitzen da 1.b) salbuespen taulan (Salbuespena gizarte esparrurako); azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpenaren 1. eranskinean dago. Hau gehituko da:
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko probaren gizarte esparrua gainditu izana | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Probaren gizarte esparruaren kalifikazioa |
–Beste lerro bat gehitzen da 1.c) salbuespen taulan (Salbuespena esparru zientifiko-teknologikorako); azaroaren 12ko 502/2024 Ebazpenaren 1. eranskinean dago. Hau gehituko da:
FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA | AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA | SALBUESPENAREN KALIFIKAZIOA |
DBHko graduatu titulua zuzenean lortzeko probaren esparru zientifiko-teknologikoa gainditu izana | Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia | Probaren esparru zientifiko-teknologikoaren kalifikazioa |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
4. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzua; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua; Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua; Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hiru zerbitzuak: Arte Ikasketen Atala; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala; Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala; Iturrondo Enplegu Agentzia Bateratua; Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentzia; Tuterako Enplegu Agentzia; Agoizko Enplegu Agentzia; Lodosako Enplegu Agentzia; Tafallako Enplegu Agentzia; Altsasuko Enplegu Agentzia; Lizarrako Enplegu Agentzia; Doneztebeko Enplegu Agentzia; eta CNAI Nafarroako Ikaskuntza Integraleko Zentroa.
Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2502465