57. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

643/2025 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 4an emandako 3258/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 4012/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 453/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako nekazaritzako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko apirilaren 1ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

4. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 6 lanpostu hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–NEKAZARITZAKO INGENIARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA
EREMUA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

BENGOECHEA BARBER, MIKEL

2521

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

IMAZ MARTINEZ, FERNANDO

11026

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

TOKI ADMIN. ETA DESPOPULAZIOAREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

II. ERANSKINA.–NEKAZARITZAKO INGENIARIEN LANPOSTUEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA
EREMUA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

2463

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

LANDA GARAPENEKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

5460

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

LANDA GARAPENEKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

5510

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

LANDA GARAPENEKO ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

BAI

6836

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

10662

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

11967

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

B

Iragarkiaren kodea: F2503410