2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA
2025eko tarifak
San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea 2025eko ekitaldirako (2025eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an).
Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten dira, eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez). Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Fustiñanan, 2025eko martxoaren 4an.–Mankomunitateko lehendakaria, Laura Irañeta Gil.
Bere kabuz baliatzen dena, batendako logelan | 1.750,00 euro hilabetean |
Bere kabuz baliatzen dena, logela partekatuan | 1.400,00 euro hilabetean |
Mendekotasun arina duena, batendako logelan | 2.100,00 euro hilabetean |
Mendekotasun arina duena, logela partekatuan | 1.750,00 euro hilabetean |
Mendekotasun larria duena, batendako logelan | 2.961,03 euro hilabetean |
Mendekotasun larria duena, logela partekatuan | 2.611,03 euro hilabetean |
Eguneko egonaldi osoa, jarraian, bere kabuz baliatzen dena | 900,00 euro hilabetean |
Eguneko egonaldi osoa, jarraian, mendekotasun arina duena | 1.400,00 euro hilabetean |
Eguneko egonaldi osoa, jarraian, mendekotasun larria duena | 2.000,00 euro hilabetean |
Eguneko egonaldi erdia, jarraian, bere kabuz baliatzen dena | 500,00 euro hilabetean |
Eguneko egonaldi erdia, jarraian, mendekotasun arina duena | 800,00 euro hilabetean |
Eguneko egonaldi erdia, jarraian, mendekotasun larria duena | 1.200,00 euro hilabetean |
Zerbitzu soltea edo aldi baterakoa, bere kabuz baliatzen dena | 72,00 euro eguneko |
Zerbitzu soltea edo aldi baterakoa, mendekotasun arina edo larria duena | 107,00 euro eguneko |
Plaza familiarra: bikote ezkonduetan, kide bat bere kabuz baliatzen bada eta besteak laguntza behar badu, lehenbizikoaren kuota %25 murriztuko da.
Iragarkiaren kodea: L2503432