2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Tulebrasko Udalak, 2024ko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen aldatzea ordenantza fiskalak, tasak eta prezio publikoak, 2025erako.
Iragarkia argitaratu zen 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik espedientearen kontra.
Horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2025ean aplikatu beharreko ordenantzen, tasen eta prezio publikoen aldaketak. Argitaratzen dira, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzaten.
Tulebrasen, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.
ERANSKINA.–TASAK
Udal honek onetsi du honako tasa hauek kentzea, baliorik gabeak bihurtu direlako, eta bere horretan gelditu dira gainerako tarifak, zergak nahiz prezio publikoak, erabaki honetan jaso ez direnak.
–Kentzen da ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua.
–Kentzen dira faxa erabiltzeagatiko tasak.
–Bide publikoaren okupazioa terrazarekin, 259,36 euro urtean.
Iragarkiaren kodea: L2503370