54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Petilla Aragoiko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Karga-tasak, tasak eta prezio publikoak argitara eman ziren 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta jendaurrean egon dira 30 egun balioduneko epean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi dira 2025eko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, jarraikiz xedatuari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua). Halaber, testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ZERGA-TASAK

Lurraren kontribuzioa: %0,45.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:

–%2,5 ≤ 150.000 euro.

–%5 > 150.000 euro.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta %20ko tasa.

TASAK

Ur-horniduraren tasa:

–Etxebizitzakoa, gutxienekoak:

  • 0,00 eta 18,00 m³ artean: 11,858 euro urtean.
  • 18,01 m³ baino gehiago: 0,726 euro/m³.

–Garajeetako ura:

  • 0,00 eta 18,00 m³ artean: 11,858 euro urtean.
  • 18,01 m³ baino gehiago: 0,853 euro/m³.

NILSAk ezarriko du, ekitaldi bakoitzean, saneamendu kuotaren zenbatekoa.

Lehendabizikoa.–Zehaztutako artikuluek eta tarifen eranskinek ordeztuko dituzte ordenantzetan agertzen zirenak, eta indarrik gabe geldituko dira lehenagoko horiek, hemen azaldutakoei kontra egiten dieten guztian.

Bigarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Petilla Aragoin, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2503240