54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Material elektrikoen biltegia

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, ediktu hau eman eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: IASELEC Montajes Eléctricos SL.

Jarduera: material elektrikoen biltegia.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: Talluntxe industrialdea, B kalea 40, katastroko 2/671 lurzatia.

Noainen, 2025eko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2503262