2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, 2025ean
Honen bitartez Noain Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie martxoaren 24tik apirilaren 30ra (biak barne) ordaindu behar dela, borondatez ordaintzeko epean, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko udal zerga (lehen, Zirkulazioaren gaineko zerga).
Helbideratu gabeko ordainagiriak leihatilan ordaindu beharko dira Nafarroako Rural Kutxan, Noaingo bulegoan, epe horretan, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 10:30ak bitarte (tarte horretan kobratzen dira, komisiorik gabe, helbideratu gabeko ordainagiriak). Beste ordutegi batean ordaindu nahi izanez gero, erabili beharko da horretarako egokitutako kutxazain automatiko bat, baldin saihestu nahi badira finantza-kostuak. Kasu horretan, eragiketa errazteko, erabili beharko da ordainagiri bakoitzean inprimatutako barra-kodea.
Udalerritik kanpoko ibilgailuen titularrek, baldin tributua helbideratu gabe badute, erabil dezakete ordainketa-pasabidea, TPV birtuala, Udalaren web-orrian: http://www.noain.es.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko apirilaren 30an.
Epe hori bukatuta, eta hilabetez, zerga hori %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2025eko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2502678