54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Monteagudoko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen ordenantza fiskal, tasa eta prezio publikoetan 2025erako.

Iragarkia 2025eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 14an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betiko onetsi dira 2025ean aplikatu beharreko ordenantzen, tasen eta prezio publikoen aldaketak. Argitaratzen dira, orok jakin, eta ondorioak izan ditzaten.

Monteagudon, 2025eko martxoaren 3an.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.

ERANSKINA.–2025EKO KARGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Udal honek erabaki du:

–Ezartzea landa-lurraren gaineko nahiz hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,267koa izanen dela urtean.

–Aldatzea Monteagudoko udal gaztegunearen instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren 7. artikuluaren c) epigrafea (Bazkide ez denaren eguneko sarrera: 3 euro).

–Aldatzea Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren 6. artikulua.

  • Gimnasiora sartu ahal izateko, hilabeteko 15 euroko kuota ezartzen da.
  • Gimnasiora sartu ahal izateko, bazkide ez denaren eguneko sarrerak 4 euroko prezioa izanen duela ezartzen da.
  • Eguneko sarrerak:
    • 15 urtetik beherakoak:
      • Lanegunak: 3,00 euro.
      • Larunbatetan eta jaiegunetan: 4,50 euro.
    • 15 urtetik gorakoak:
      • Lanegunak: 4,30 euro.
      • Larunbatetan eta jaiegunetan: 6,15 euro.

–Aldatzea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean jasotako prezio publikoa:

I.5. Aldamioak: 1,00 euro egun bakoitzeko.

–Faxaren tarifa kentzea Udalaren makinak eta materialak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalaren 5. artikulutik.

Iragarkiaren kodea: L2503384