1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
657/2025 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 627/2025 Ebazpena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 627/2025 Ebazpenaren bidez, zuzendu egin zen hezkuntza laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiaren 10. gaian atzemandako akatsa (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen).
627/2025 Ebazpen horren ebazpen zatiaren 4. puntuan akats bat atzeman denez, bidezkoa da ebazpen zatiaren 4. puntua zuzentzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 627/2025 Ebazpenaren ebazpen zatiaren 4. puntua, honela:
Honako hau dioen tokian:
"4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan".
Honako hau behar du:
"4. Ebazpen hau jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2503501