2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Xehetasun-azterketa, Arzozko 6. poligonoko 64. lurzatian. Behin betiko onespena
Gesalazko Udalak, 2024ko azaroaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Arzozko (Gesalatz) 6. poligonoko 64. lurzatian.
Jendaurrean egon da, iragarkia paraturik 2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta ez da alegaziorik aurkeztu. 2025eko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zen.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Muetzen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Urra Caro.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2503609