2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
2025erako zerga-tasak eta tasak
Genevillako Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, onestea Genevillako Udalaren 2025eko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak.
Hasierako onespenaren erabakia 2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko udal indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20koa, alegia.
Tasei eta prezio publikoei dagokienez, erabaki da 2024ko tarifa berak uztea.
Genevillan, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.
Iragarkiaren kodea: L2503465