2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Jarduera-lizentzia ematea. Aldaketa funtsezkoa. Karpa legeztatzea iparraldeko lorategian
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak), aditzera ematen da jarduera-lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:
Lizentzia eman den eguna: Alkatetzaren ebazpena, 2025eko martxoaren 3koa.
Sustatzailea: Obrador Aristregui SL.
Jarduera: karpa legeztatzea iparraldeko lorategian.
Tokia: San Adrian kalea 15, Olloki (1. poligonoa, 10. lurzatia).
Esteribarren, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2503463