54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzarena. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2024ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Deikaztelun, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.

ALDAKETA

38. artikulua. Kolunbarioen kontzesioak 10 urterako emanen dira, betiere kolunbario erabilgarririk baldin bada udal hilerrian. Aldez aurretik eskatuta, 10 urterako luzapenak ematen ahalko dira, ematen den unean indarra duen prezioa ordainduta.

Kolunbarioak erabiliko dira hilotzen errautsak edo hezurrak gordetzeko soilik. Hilobian bertze hondar batzuk egonda, kolunbarioan ehorzteak hori erabiltzeko emakida berria ematea dakar 10 urteko aldirako, ehorzten den egunetik zenbatzen hasita, aurretik ordainduta ehorzketari eta emakidari dagozkien tasak.

Kolunbarioen kontzesioak hurrenkerari hertsiki jarraikiz emanen dira; haien adjudikazioa honela eginen da: haien aurrean jarrita, behetik gora eta ezkerretik eskuinera.

Kolunbarioak erreserbatzen ahalko dira, kontzesioko unean dagokion tasa ordainduta. Kontzesioaren 10 urteko epea zenbatzen hasiko da erreserba egiten den unetik, eta 10 urteko luzapen jarraituak ematen ahalko dira, aldez aurretik eskatuta, ematen den unean indarra duen prezioa ordainduta.

Tasen eranskina.–6. epigrafea.

Kolunbarioan ehorztea: 25 euro.

Kolunbarioaren kontzesioa: 120 euro (10 urte); 120 euro (10 urteko luzapena).

Halaber, kentzen da ordenantzaren azken paragrafoa, KPIaren araberako tasen urteroko eguneratzeari dagokiona.

Iragarkiaren kodea: L2503266