2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Ordenantza, animalien ongizateari buruzkoa. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen animalien ongizateari buruzko ordenantza, Castejongo Udalarena.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, behin betiko onetsita geldituko da Castejongo Udalaren animalien ongizateari buruzko ordenantza.
Castejonen, 2025eko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2503242