54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Burlatako udal-igerilekuen kudeaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal-ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2503237