2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 18. lurzatian. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 2ko 2. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrungo 2. poligonoko 18. lurzatian Alejandro F. Martínez Barriok sustatu duen xehetasun-azterketa (Leticia Senra arkitektoak idatzia), helburu duena indarreko lerrokadurak aldatzea, ataripe bat eraiki ahal izateko beheko solairuan, etxebizitzako iparraldeko fatxadari atxikita.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, bai eta prentsan eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen 2025eko martxoaren 5eko osoko bilkuran.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Xehetasun-azterketa (PDFa)
Iragarkiaren kodea: L2503628