2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuaje estudioa
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da beherago ageri den Interneteko helbidean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Lidia Pedrosa Fernández.
Jarduera: tatuaje estudioa.
Tokia: Askatasuna kalea 45, behea.
Kontsultatzeko esteka: https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=12459.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Berriozarren, 2025eko otsailaren 7an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2503644