54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. 24 etxebizitza, garajeak eta trastelekuak eraikitzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da beherago ageri den estekan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Esteka: https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=12234.

Sustatzailea: Berriozar Berri kooperatiba sozietatea.

Jarduera: 24 etxebizitza, garajeak eta trastelekuak eraikitzea.

Kokapena: Artiberri 2 sektoreko 8.20 lurzatia (Saharar Errepublika plaza 7).

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Berriozarren, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2503213