2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2025eko lan-egutegia eta egun baliogabeak
Baztango Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 10. puntuan,
ERABAKI ZUEN:
1.–Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2025. urteko jaiegunen egutegia onestea, igandeez gain honako hauek izanen direlarik: urtarrilak 1 eta 6; apirilak 17, 18 eta 21; maiatzak 1; uztailak 24 (besta 12:00etatik aurrea), 25 eta 28; abuztuak 15; urriak 24 (Baztango besta eguna); abenduak 3, 8 eta 25. Abenduaren 24an eta 31n lanaldia bukaeran 2:00 orduz murriztuko da.
Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 25 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:35etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:25era.
Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutako ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzeko edota norberaren aferetarako. 2025erako onetsi den lan egutegiaren arabera, 17:45 ordu izango dira. Ordu hauek ezingo zaizkie opor egunei gehitu.
2.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Baztango Udaleko erregistro orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera, lanegunetan. Abenduaren 24an eta 31n ordutegi hori 9:00etatik 13:00etara ezarriko da.
3.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, bere ondorioetarako.
Baztanen, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2503386