54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Jarduera-lizentzia ematea. Nekazaritza-tresnak konpontzeko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).

Sustatzailea: Adrian Valencia Argote.

Jarduera: nekazaritza-tresnak konpontzeko lantegia.

Tokia: Larraga bidea 5. Artaxoa. (13. poligonoa, 1011. lurzatia).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2025eko otsailaren 28an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2503248