2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Jarduera lizentziaren eskaera. Erabilera anitzeko espazio bat eta bulegoak egokitzea udaletxean
Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta hura garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa betez, honen bidez jakinarazten da ondoren adierazten den espedientea jendaurrean jartzen dela hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, aipatutako jarduerak ukituko dituela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten:
Sustatzailea/eskatzailea: Aresoko Udala.
Jarduera: erabilera anitzeko espazio bat eta bulegoak egokitzea udaletxearen 1. solairuan.
Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 15. taldean (Merkataritza Jarduerak eta Zerbitzuak) sartuta dago, 15.1 eta 15.6 ataletan.
Kokapena: Aresoko Elizbidea kalea z/g (1. poligonoko 30. lurzatia).
Areson, 2025eko otsailaren 28an.–Udalburua, María Beatriz Muro Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2503267