54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

654/2025 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 383/2025 Ebazpena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 383/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko.

Ebazpen horren I. eranskinean, deialdiaren hamabigarren oinarriko 12.2 atalean, B motako gidabaimena aipatzen da, baina C motako gidabaimena behar du, 2.1.d) oinarrian, izangaiek bete beharreko baldintzei buruzkoan, zehazten den bezala.

Beraz, aipatutako 12.2 oinarrian B motako gidabaimenaren ordez C motako gidabaimena jarri behar da.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 383/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren hamabigarren oinarriko 12.2 atala honela aldatzea (ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko):

Honako hau dioen tokian:

"12.2. Bigarren oinarriko 2.1.d) atalean eskatzen den baldintzari dagokionez (B motako gidabaimena), lanerako deia jasotzean aurkezteaz gainera, trebakuntza ikastaroaren lehen egunean ere aurkeztu beharko da, ikastaroa egiteko ezinbesteko baldintza izanen baita".

Honako hau behar du:

"12.2. Bigarren oinarriko 2.1.d) atalean eskatzen den baldintzari dagokionez (C motako gidabaimena), lanerako deia jasotzean aurkezteaz gainera, trebakuntza ikastaroaren lehen egunean ere aurkeztu beharko da, ikastaroa egiteko ezinbesteko baldintza izanen baita".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2025eko martxoaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2503502