2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Aldaketa, Udal materiala mailegatzea arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Anueko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Udal materiala mailegatzea arautzen duen ordenantzan.
Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunerako, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa nahiz oharrik, eta argitara emanen da ordenantzaren eduki osoa.
Anuen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz.
Iragarkiaren kodea: L2503149