54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Anuen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2503142