54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2025eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunerako, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa nahiz oharrik, eta argitara emanen da ordenantzaren eduki osoa.

Anuen, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz.

Iragarkiaren kodea: L2503137