1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
627/2025 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen hezkuntza laguntzako espezialisten lanpostuetan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko.
Ebazpen horren II. eranskinean, 10. gaian, elikadura eta higiene ohituren garrantziari buruzko horretan, azaroaren 19ko 1/2013 Errege Dekretua aipatzen da, baina erreferentziazko arauari dagokion arauaren izena azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua da, zeinaren bidez Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten baita.
Azaldutakoa oinarri hartuta, azaroaren 21eko 1/2013 Errege Dekretuari egiten zaion erreferentzia ordeztu behar da, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren erreferentziarekin ordeztu ere.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 489/2025 Ebazpenaren II. eranskineko 10. gaia, honela:
Honako hau dioen tokian:
"10. gaia.–Elikadura eta higiene ohituren garrantzia. Hezkuntza laguntzako espezialista elikadura ohiturak lortzeko bide gisa. Elikaduran laguntzen duten tresnak erabiltzeko teknikak. Berariazko arreta eskola jantoki batean. Ikasleek irensteko dituzten zailtasunak. Esfinterren kontrola. Higieneko, norbera zaintzeko eta janzteko trebetasunak. Norberaren garbitasuna. Eguneroko bizitza antolatzeko trebetasunak. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea, azaroaren 19ko 1/2013 Errege Dekretuaren babespean".
Honako hau behar du:
"10. gaia.–Elikadura eta higiene ohituren garrantzia. Hezkuntza laguntzako espezialista elikadura-ohiturak lortzeko bide gisa. Elikaduran laguntzen duten tresnak erabiltzeko teknikak. Berariazko arreta eskola jantoki batean. Ikasleek irensteko dituzten zailtasunak. Esfinterren kontrola. Higieneko, norbera zaintzeko eta janzteko trebetasunak. Norberaren garbitasuna. Eguneroko bizitza antolatzeko trebetasunak. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egitea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren babespean".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina jakinaraztea Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2503500