1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
81/2025 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 22ko 99/2024 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektua.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 3ko 7/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektua, eta jendaurreko fasea ebatzi zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.
Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zen presakoa dela "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Trenbidearen oinarrizko proiektua, Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo (Nafarroa) industrialdeen artekoa" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, ager daitezen 2025eko maiatzaren 19an, 20an, 21ean eta 22an Barañaingo, Oltza Zendeako, Orkoiengo, Iruñeko eta Zizur Nagusiko udaletxeetan, okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezkoa bada, baita okupaziokoak ere.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bitan eta Barañaingo, Oltza Zendeako, Orkoiengo, Iruñeko eta Zizur Nagusiko udalen iragarki-tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Barañaingo, Oltza Zendeako, Orkoiengo, Iruñeko eta Zizur Nagusiko udalei eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.
Iruñean, 2025eko martxoaren 4an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.
Iragarkiaren kodea: F2503445