1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
33C/2025 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2025ean berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2025ekoa (kode zenbakia: 31000155011993), erregistro honetan 2025eko otsailaren 5ean sartu dena, UAGNk, UCANek, ENHEk, UGTk, CCOOk eta LABek 2025eko urtarrilaren 31n izenpetu dutena.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 7an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO NEKAZARITZAREN ETA ABELTZAINTZAREN SEKTOREKO HITZARMENEKO 2025EKO SOLDATA-TAULA SINATZEKO AKTA
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 31ko 9:00ak direla, Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra erakundearen egoitzan bildu dira, Nafarroako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreko hitzarmeneko 2025eko soldata-taula onetsi eta sinatzeko. Erabaki da CCOO erakundearen ordezkaria, zehazki, Alfredo Sanz Zufía jauna, arduratuko dela akordio hau inskribatu eta argitaratzeko behar diren kudeaketak egiteaz.
UAGNren izenean, Angel M.ª Remirez, Mikel Remirez Arriaga.
UCANen izenean, Javier Zabaleta Bueno.
ENHEren izenean, Iosu Armendariz Saldise.
UGTren izenean, Baltasar Garcia Salaberri.
CCOOren izenean, Eva Ciaurriz.
LABen izenean, Ramon Lacalzada Pastor.
NAFARROAKO NEKAZARITZAREN ETA ABELTZAINTZAREN SEKTOREKO 2025EKO HITZARMENAREN TAULA
| URTEAN (2024) | URTEAN (2025) | HILEAN | HILEAN, HAINBANATUTA | EGUNEAN (URTEAN/365) | ORDUAN, HAINBANATUTA | ORDUAN, OPORREKIN |
TEKNIKARIAK | 26245,25 | 27137,59 | 1809,17 | 2261,47 | 74,35 | 15,51 | 16,54 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | 20486,36 | 21182,90 | 1412,19 | 1765,24 | 58,04 | 12,10 | 12,91 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | 18131,31 | 18747,77 | 1249,85 | 1562,31 | 51,36 | 10,71 | 11,43 |
ARDURADUNAK | 21795,85 | 22536,91 | 1502,46 | 1878,08 | 61,74 | 12,88 | 13,74 |
TRAKTORE-GIDARIAK | 20611,85 | 21312,65 | 1420,84 | 1776,05 | 58,39 | 12,18 | 12,99 |
ESPEZIALISTAK | 18631,66 | 19265,14 | 1284,34 | 1605,43 | 52,78 | 11,01 | 11,74 |
ZAINTZAILEAK | 18601,87 | 19234,33 | 1282,29 | 1602,86 | 52,70 | 10,99 | 11,72 |
ETXEZAINAK | 18601,87 | 19234,33 | 1282,29 | 1602,86 | 52,70 | 10,99 | 11,72 |
LANBIDE KLASIKOAK | 22299,44 | 23057,62 | 1537,17 | 1921,47 | 63,17 | 13,18 | 14,05 |
PEOIAK | 17869,48 | 18477,04 | 1231,80 | 1539,75 | 50,62 | 10,56 | 11,26 |
| ORDUAN (2024) | ORDUAN (2024KO IGANDE ETA JAIEGUNAK) | ORDUAN (2025) | ORDUAN (2025EKO IGANDE ETA JAIEGUNAK) |
PEOI BILTZAILEA | 9,06 | 11,32 | 9,37 | 11,71 |
Iragarkiaren kodea: F2502105