1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
551/2025 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaileen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta zehazten baitira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 4132/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaileen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 8ko 54/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaileen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.
2. Adieraztea oposizioaren lehenengo proba 2025eko apirilaren 26an eginen dela, larunbatarekin, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian.
Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.
Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.
Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.
3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko otsailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–ZUNDATZAILEA (OPOSIZIOA)
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
2.1.1 oinarria.
Onartuak:
ALDAYA EGUILLOR, JOSE FERMIN
ARIZA DOIZ, JOSE IGNACIO
AYERRA BUSTO, ESTEBAN
BELLOSO LOPEZ, UNAI
BURGUETE LACABE, JULEN
CHASCO SANTESTEBAN, XABIER
EZQUERRO LANDIVAR, JAIME
FLAMARIQUE ALVAREZ DE EULATE, IÑIGO
FUERTES REMIREZ DE GANUZA, EDUARDO
GALAR BIURRUN, XABIER
GARRIZ VALLEJO, OIER
GIL MARTIN, ELENA
IZURIAGA PEREZ, IMANOL
LARRION LOPEZ, AITOR
MILLAN RAFALES, FERNANDO JULIAN
MOLINERO TURRILLAS, GASPAR
OLAGUE RAMOS, GORKA
ORLA ARANGUREN, XABIER
PEREZ URBIZU, AITOR
PEREZ-NIEVAS PEREZ, LUIS
TAPIA ESPAÑA, JUAN JESUS
TISCAR BLANCA, ANTONIO
VARGAS RAMIREZ, ROSA BETTINA
VAZQUEZ MARTIN, JOSE ANTONIO
YABEN IZCO, DANIEL
ZORRILLA LARRAINZAR, LUIS FERNANDO
Baztertuak:
Langabe gisa inskribatuta ez egoteagatik deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik, gutxienez, eta inskripzio-tasa ez ordaintzeagatik:
LAINO ALONSO, ALICIA FERMINA
MURU RUBIO, ALBERTO SANTIAGO
ZUZA AZPARREN, ANA CARMEN
2.1.2 oinarria.
Onartuak:
ARMENDARIZ GAINZA, IÑAKI
MAROTO VIZCAYA, DANIEL
MORRAS BARRENA, JOSE LUIS
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2502912