54. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

26/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Raquel Ripa Azanza andreak eta beste 35 pertsona gehiagok sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (errekurtsoa 18/2025 prozedura arruntean bideratu da).

Raquel Ripa Azanza andreak eta beste 35 pertsona gehiagok administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan egintza irmo batzuen betearazpen faltaren aurka, uste baitute ez dela bete Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko (bai txanda irekiko hautapen prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaren bidez) deialdiaren bederatzigarren oinarriko 1., 2, eta 5. ataletan agindutakoa. Deialdi hori Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 18/2025 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Raquel Ripa Azanza andreak eta beste 35 pertsona gehiagok jarri zuten.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Raquel Ripa Azanza andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2503524