1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
515E/2025 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2025ean dirulaguntza honetarako behar den gastua baimentzen duena eta dagokion deialdiaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena: toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako laguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten. DDBN identifikazioa: 811824.
Otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak 2022. urtea baino lehen onetsi dira.
Era berean, Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legeak, zerbitzu-zorro komunaren barruan, autoenplegurako, ekintzailetza bideragarrirako eta tokiko garapen ekonomikoa dinamizatzeko aholkularitza-zerbitzuak ezartzen ditu.
Enplegu Sistema Nazionalaren enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituen irailaren 28ko 818/2021 Errege Dekretuak, 5. ardatzean, 85. eta 85. artikuluetan, adierazten du enplegua lurralde mailan bultzatzeko neurriak izanen direla lurralde mailan enplegua sustatzeko programaren xede. Horretarako, enplegu zerbitzu publikoek hurrengo artikuluan ezarritako edozein dirulaguntza modalitate aplikatzen ahalko dute, edo horien arteko konbinazioaren ondoriozko beste modalitateren bat, hala nola toki garapenaren kudeaketarako teknikariak kontratatzeko dirulaguntzak.
Hori helburu, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak laguntza batzuk ematen ditu enpleguko eta toki garapenerako agenteak kontratatzeko, ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak eman ditzaten. Laguntza horien deialdiak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenaren bidez egin izan dira, hasierako erregulaziotik.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hori dela eta, bidezkoa da dirulaguntza-deialdi horretarako gastua baimentzea, hots, toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei laguntzak emateko gastua enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten 2024. urtean. Gainera, deialdiaren oinarriak aldatu behar dira, egungo soldata-kostuetara egokitzeko eta eremuan ekintzailetzari laguntzeko zerbitzuak behar duen intentsitatea handitzeko, besteak beste.
Ondorioz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako dirulaguntza-deialdi bat ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten.
2. 580.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako gastu partida honen kargura:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
950001 96100 4819 241105 Konferentzia sektoriala. Tokiko garapena sustatzeko laguntzak PEP-E24/000673-01 | 2025 | 580.000 |
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2025eko otsailaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2503409