53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

180E/2025 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Osasuneko zuzendari nagusiak otsailaren 3an emandako 60E/2025 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin gauzatu ditzaten, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitarteko aldian.

Osasuneko zuzendari nagusiak otsailaren 3an emandako 60E/2025 Ebazpenaren bidez, pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin gauzatu ditzaten, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitarteko aldian. Deialdi hori 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Deialdiaren I. eranskineko 10.2 puntuan ("Ordainketa, jarduera justifikatu ondoren") paragrafo bat falta dela oharturik, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Osasuneko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 60E/2025 Ebazpenaren I. eranskineko 10.2 puntua aldatzea. Ebazpen horren bidez, pazienteen eta ahaideen osasun programetarako dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendurik, osasun arazoak hobetzeko helburuarekin gauzatu ditzaten, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitarteko aldian. Aldaketa honetan datza:

Honako hau dioen tokian:

"10.2. Ordainketa, jarduera justifikatu ondoren.

Entitateak eskatzen ez badu ez aurrerakinik, ez konturako ordainketarik, ordainketa Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, jardueraren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 11. oinarrian xedatutakoaren arabera egiten denetik hilabeteko epean".

Honako hau behar du:

"10.2 Ordainketa, jarduera justifikatu ondoren.

Entitateak eskatzen ez badu ez aurrerakinik, ez konturako ordainketarik, ordainketa Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, jardueraren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 11. oinarrian xedatutakoaren arabera egiten denetik hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren justifikazioak memoria tekniko bat eta memoria ekonomiko bat izanen ditu, jarduera eta gastua gauzatu direla frogatuko dutenak, eta aurtengo azaroaren 30ean aurkeztu beharko da beranduenez, 11.2 atalean adierazitakoarekin bat".

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzura, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ogasunak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura eta, halaber, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

Iruñean, 2025eko martxoaren 5ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

Iragarkiaren kodea: F2503604