2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batzarrak, 2025eko otsailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitatearen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla ikusgai egonen da Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen toki-erakundea), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Monteagudon, 2025eko otsailaren 28an.–Burua, María Luisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2503263