2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO UDALEN BATASUNA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuneko Batzarrak, 2025eko otsailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitate horren 2025erako aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan (Batasunean buru egiten duen udalerria), hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Monteagudon, 2025eko otsailaren 28an.–Batasuneko burua, María Luisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2503260