53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
(SAN ISIDRO ZAHAR ETXEA)

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2025eko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Irunberrin, 2025eko otsailaren 28an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2503256