53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

19E/2025 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita elkarteen menpeko gazteentzako informazio zerbitzuei laguntzeko dirulaguntzen 2025eko deialdia. DDBN identifikazioa: 816965.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak honako hau dio gazteriaren arloko berariazko politikez 14. artikuluan: "Gazteentzako informazioa eta aholkularitza, hau da, gazteei orientazioa eta aholkuak modu integralean ematea, horrela aukera gehiago sortuz eta garapen pertsonalerako erabaki libre eta arduratsuak hartzen lagunduz. Hori guztia gazteentzako informazio zerbitzu onartuen bitartez".

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Informazioaren Europako Gutuna sinatu zuen 2022an, eta horrela Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzako Europako Agentzian (ERYICA) sartu da eskubide osoko kide gisa.

Abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea sortu eta arautu zen, eta onarpen ofiziala duten gazteentzako informazio zerbitzuek dirulaguntzen deialdian parte hartzen ahalko dutela ezarri zen. Sostengu hori gauzatu nahian, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren iritziz deialdi bat onetsi behar da elkarteen menpeko gazteentzako informazio zerbitzuei dirulaguntzak emateko norgehiagoka bidez 2025. urtean langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko egiten dituzten gastuak finantzatzeko (denak edo batzuk).

Bestalde, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak aitortzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareko elkarteei 2025ean langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko dirulaguntzak emateko deialdia.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jaso dira.

3. 7.000 euroko gastua baimentzea: 5.000 euro Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako 340002 34100 4819 232103 partidaren kargura izanen dira ("Elkarteen menpeko gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareko langileak kontratatzeko dirulaguntzak") eta 2.000 euro 340002 34100 7819 232102 partidaren kargura ("Elkarteen menpeko gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareko ekipamenduak erosteko dirulaguntzak").

4. Ebazpen hau eta haren I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondotik.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu hartzailetza delegatuari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 25ean.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Maria Burgaleta Encina.

I. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUETARAKO LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da arautzea nola emanen zaizkien 2025. urteko dirulaguntzak, informazio guneak eta bulegoak sustatzeko, gazteentzako informazio zerbitzuei (GIZ), onarpen ofiziala badute eta Nafarroako elkarteen menpe badaude.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera, laguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira.

Deialdi honetako dirulaguntzen helburua da onarpen ofiziala duten elkarteen menpeko GIZei (hemen zehazten dira: 109/2005 Foru Dekretua, abuztuaren 22koa, Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea sortzen eta arautzen duena) honako hauek eragiten dizkieten gastuak (denak edo batzuk) finantzatzea:

–Langileen kontratazioak.

–Ekipamendua erostea.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.

2. Entitate onuradunak.

2.1. Deialdi honetako dirulaguntzak honako hauek jasotzen ahalko dituzte:

–Abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuak, Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea sortzen eta arautzen duenak, ezartzen duenari jarraikiz Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) modu ofizialean onartutako GIZen titularrak diren elkarteek.

–Abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuak, Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sarea sortzen eta arautzen duenak, ezartzen duenari jarraikiz 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean GIZ bat sortzeko konpromisoa hartzen duten elkarteek.

2.2. Elkarteek jarraian azalduko diren baldintzak bete beharko dituzte dirulaguntza eskatzen dutenean (betetzen dituztela frogatzeko, eskabideko II. eranskina erabiltzen ahalko dute: "Erantzukizunpeko adierazpena"):

–Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku-kasuetan ez egotea.

–Gazteei informazioa ematen jardun behar dute eta baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Batxilergoa, bigarren mailako Lanbide Heziketa edo horren baliokidea izanen du gutxienez lanpostua betetzen duenak. Gazteentzako informazio guneen kasuan, langileak astean 15 orduko lanaldia izanen du gutxienez, eta bulegoen kasuan, 30 ordu gutxienez.

b) Lanpostuko egitekoak honako hauek izan behar dira: gazteei zuzeneko informazioa ematea, informazioa zenbait euskarritan dinamizatzea eta abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuan ezartzen diren beste batzuk.

c) Langilea gazteentzako informazioan trebatuta egon behar da edo konpromisoa sinatu behar du dirulaguntza-eskaera aurkeztu ondoko 12 hiletan trebatzeko.

3. Aurrekontua.

Deialdi honetarako ezarritako guztirako aurrekontua 7.000 eurokoa da: 5.000 euro Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako 340002 34100 4819 232103 partidaren kargura izanen dira ("Elkarteen menpeko gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareko langileak kontratatzeko dirulaguntzak") eta 2.000 euro 340002 34100 7819 232102 partidaren kargura ("Elkarteen menpeko gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareko ekipamenduak erosteko dirulaguntzak").

4. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Ebazpen honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten GIZek dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean langileak kontratatzeko eta ekipamendua erosteko egiten dituzten gastuak finantzatzeko.

4.1. Langileak kontratatzeko gastuetan honako hauek sartuko dira: GIZetan aritzeko kontratatzen diren langileen soldatak eta enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak.

4.2. Ekipamenduak erosteko gastuetan honako hauek sartuko dira: jarduera egiteko behar diren material informatikoak eta digitalak, altzariak, tresnak material inbentariagarria erosteko egin beharrekoak.

Hauek jotzen dira material informatiko eta digitaltzat: ordenagailuak, inprimagailuak, ekipamenduen eguneratzea, softwarea, gailu mugikorrak, telefono mugikorrak, argazki- eta bideo-kamerak, USBak eta beste gailu digital batzuk.

Hauek jotzen material higigarri eta tresneriatzat: mahaiak, aulkiak, apalategiak, armairuak, totemak, erakustokiak, etab.

Material inbentariagarriak honako hauek dira: koadernagailuak, arbelak, plastifikatzaileak, birringailuak, panel informatiboak, ohol informatiboak eta abar.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluaren arabera, toki erakunde eta elkarte onuradunek dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko dituzte ondasunak, bi urtez gutxienez. Horretarako, bi urteko epea igaro ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, eta, bertan, adierazi beharko dute ezen, dirulaguntza eman zitzaien unetik, eskuratutako ondasunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili direla (VII. eranskina).

4.3. Deialdi zehatzago baten xede diren jarduerak eta GIZen berezko jarduerak ez direnak deialdi honen esparrutik kanpo gelditzen dira.

5. Kredituaren banaketa.

Deialdi honetako kreditu erabilgarria 7.000 euro da. Haietatik 5.000 euro bideratuko dira langileak kontratatzeko gastuak diruz laguntzeko, eta 2.000 euro bideratuko dira ekipamendu-gastuetarako, honela banatuta:

  • 2.500 euro pertsonal-gastuetarako eta 1.000 euro ekipamendutarako, 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen onartutako GIZentzat.
  • 2.500 euro pertsonal-gastuetarako eta 1.000 ekipamendutarako, 2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era alta emandako GIZentzat.

6. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

6.1. Langileak kontratatzeko dirulaguntza kostuaren %75 izanen da gehienez.

6.2. Elkarteen GIZen ekipamenduak erosteko dirulaguntzaren zenbatekoa erosketa-kostuaren %100 izanen da gehienez.

6.3. Aurkeztutako eskaeren kopurua ikusi eta deialdi honetarako finkatutako dirua nahikoa ez bada aurreikusitako gehieneko dirulaguntzak emateko, diru hori onuradunen artean banatuko da proportzionalki. Horretarako, aurreikusitako gehieneko zenbatekoak hainbanaketa aplikatzeko behar den ehunekoan murriztuko dira.

6.4. Dirulaguntzaren zenbatekoa inolaz ere ezin da izan entitate onuradunak kontratatutako langileen edo erositako ekipamenduaren kostua baino gehiago.

7. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

7.1. Dirulaguntza-eskaerak, hasierako dokumentazioa eta frogagiriak Nafarroako Gazteriaren Institutuari aurkeztu beharko zaizkio, eta telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez erregistro orokor elektronikoaren bidez, ahal dela "Tramiteak" katalogoaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan (www.nafarroa.eus) https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on?tramiteId=79574.

7.2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.3. Dirulaguntzen eskabideak honako agiri hauekin batera aurkeztuko dira:

–Eskaera-orri orokorra eta erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina).

–GIZa 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen eduki duten elkarteek 2025eko irailaren 30etik aurrera gazteentzako informazioan ariko diren langileen aurreikusitako soldata-gastuen aurrekontua aurkeztu beharko dute (III. eranskina).

–GIZa 2025ean zehar onartzea aurreikusten duten elkarteek GIZaren onarpen ofizialetik 2025eko irailaren 30era arte langileek eragiten dituzten gastuen aurrekontua aurkeztu beharko dute (III. eranskina).

–Enpresa hornitzaileen aurrekontuak edota fakturak; horietan erosi nahi den edo erositako materiala agertu beharko da, bai eta horien laburpena ere, IV. eranskinean agertzen den moduan.

8. Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako irizpideak.

8.1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

8.2. Langileak kontratatzeko, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko C mailako langileei 2025. urtean aplikatzen zaien hasierako soldata hartuko da erreferentziatzat, baita Gizarte Segurantzako enpresa kuota ere, eta abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuan ezarritako lanaldiaren zati proportzionala aplikatuko da, gazteentzako informazio gune eta bulegoetarako.

8.3. Puntuazio-lehentasunak ezartzeko balorazio irizpideak.

8.3.1. 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen sortutako GIZak:

–GIZen Sarearen bileretara joatea 2024an:

  • Bileren %25: 5 puntu.
  • Bileren %50: 10 puntu.
  • Bileren %75 edo gehiago: 15 puntu.

Gazteentzako informazio zerbitzuak 2024ko urtarriletik aurrera aitortuta daudenean, bileretara joatearen ehunekoa kalkulatuko da aitorpen ofizialaren datatik aurrera.

–NGIk eskaintzen duen prestakuntza jaso:

  • Prestakuntzen %25: 5 puntu.
  • Prestakuntzen %50: 10 puntu.
  • Prestakuntzen %75 edo gehiago: 15 puntu.

Gazteentzako informazio zerbitzuak 2024ko urtarriletik aurrera aitortuta daudenean, bileretara joatearen ehunekoa kalkulatuko da aitorpen ofizialaren datatik aurrera.

–GIZa arratsaldez edota asteburuetan zabalik: 10 puntu.

–2024an egindako arreta-lanari buruzko memoria (edo horren zati bat) Gazteentzako Dokumentazio eta Informazio Zentroari ematea 2025eko otsailaren 15a baino lehen: 10 puntu.

8.3.2. 2025eko urtarrilaren 1az gero sortutako GIZak:

–Gazteentzako informazio gunea izatea: 25 puntu.

–Gazteentzako informazio bulegoa izatea: 50 puntu.

8.3.3. Eskaera bakoitzak 50 puntu lortzen ahalko ditu gehienez aurreko apartatuan; dirulaguntza jasotzeko, 20 puntu lortu beharko dira gutxienez.

9. Antolamendua eta instrukzioa.

9.1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atala izanen da.

9.2. Eskaerak ahalik hobekien ebaluatu ahal izateko, NGIk entitate eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, eskaera aurkeztu duen entitateari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko jakinarazpenaren biharamunetik 10 egun baliodun iragan baino lehen, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

10. Laguntzak emateko ebazpena.

10.1. NGIko zuzendari kudeatzaileak edukiko du eskumena dirulaguntzak emateari buruz ebazteko. Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epealdia hiru hilabetekoa izanen da eskaerak aurkezteko epealdia bukatzen denetik. Epe horretan berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

10.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren zenbatekoa agertuko da. Orobat, dirulaguntza jasoko duten entitate eskatzaileen zerrenda bildu beharko du, eta gainerako eskaeren ezespena adierazi beharko da berariaz, halakorik bada.

11. Justifikatzeko epea eta modua.

2025eko urriaren 15erako entitate onuradunek egindako jarduera justifikatu beharko dute.

Diruz laguntzen den proiektuaren guztirako gastuaren justifikazioa elkarteko buruak egindako ziurtagiri bat aurkeztuz eginen da. Ziurtagiri horretan dirulaguntza jaso duten langileen jarduketak (V. eranskina) eta ekipamenduaren ingurukoak (VI. eranskina) eta haien kostua zehaztu beharko dira, haietan egin diren gastu guztiak banakatuta. Ziurtagiri horri dagozkion fakturak eta froga-balio bereko agiriak erantsiko zaizkio, eta, kasua bada, diruz lagundu den proiektuari esleitutako langileen nominak (VI. eranskina).

Kasu guztietan, egindako gastu eta ordainketa guztien frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Fakturak indarra duen legediari jarraikiz jaulkiko dira, honako datu hauek jarrita: fakturatzen duen enpresaren izena edo sozietate-izena eta IFZa, faktura egiten deneko eguna, zenbakia, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitza, zigilua, ordaintzeko modua eta aplikatu den balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa).

Honako hauek ez dira inolaz ere onartuko: ordainagiri hutsak, kutxako tiketak, albaranak, dohaintzak, emate-orriak, autofakturak eta froga-baliorik, merkataritzako trafiko juridikoan baliorik eta egindako gastua frogatzeko administrazio eraginik ez duten ziurtagiriak.

Diruz lagundutako gastu osoa justifikatzen ez bada, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da.

12. Dirulaguntzaren ordainketa.

12.1. NGIko zuzendari kudeatzaileak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen eta jakinaraziko du behin justifikazioko frogagiriak 11. oinarrian ezartzen den bezala aurkeztu ondoren. Dirulaguntzak transferentzia bidez ordainduko dira, ordaintzeko ebazpena onetsi eta gero.

Gastu diruz lagungarriaren %100 justifikatzen ez bada, benetan gauzatutako gastua zenbatean murriztu den, proportzio berean gutxituko da dirulaguntza.

13. Betebeharrak.

13.1. Ekipamendurako dirulaguntza jasotzen duten elkarteek eman den xedeetarako erabili beharko dute dirua bi urtez gutxienez (VII. eranskina) eta hala egin dutela frogatu beharko dute agiri bidez. Gainera, NGIk eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen duen bezala.

13.2. Elkarte onuradunek bete behar dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan dirulaguntzen onuradunei ezarritako betebehar orokorrak.

13.3. Halaber, entitate onuradunek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak 12.4 artikuluan ezartzen duen gardentasun-betebeharra bete beharko dute. Entitate onuradunek ematen duten informazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuko da. Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

14. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzen dituzten zerbitzuek beste administrazio, entitate eta erakunde publiko edo pribatu batzuen laguntzak eta dirulaguntzak hartzen ahalko dituzte helburu eta xede beretarako, baina haiek, guztira, ezin izanen dute gastuaren %100 gainditu, barnean dela deialdi honetan oinarrituta emandako zenbatekoa.

Kontzeptu beretarako bi erakunderen edo gehiagoren laguntza jasotzen duten elkarteek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, buruak edo ordezkariak sinatua, eta bertan adierazi beharko dute dirulaguntza guztien batura egindako gastua baino gutxiago dela.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo NGIren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza galtzea ekarriko du berekin, eta jasotako dirua itzuli beharra –Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz–, antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak galarazi gabe.

16. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta beraren oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari, eta horretarako hilabete egonen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

17. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

II. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUEI DIRULAGUNTZAK EMATEA LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO

......................................................................................... gazteentzako informazio bulegoak edo guneak honako eskaera hau aurkeztu du:

Datuak

Izena

IFKa:

Egoitza soziala:

Herria:

P. kd.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Eskaeraren arduraduna:

–Honako mezu elektroniko hau ematen du Nafarroako Gobernuak deialdi honekin lotuta egiten duen edozein jakinarazpeni buruzko abisua jasotzeko: ............................................................................

–Adierazten du deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.

–Markatu dagokion laukia:

  • Baimena ematen diot Nafarroako Gazteriaren Institutuari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, datu horiek beharrezkoak baitira nire eskaera ebazteko.
  • Ez diot baimenik ematen Nafarroako Gazteriaren Institutuari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, eta entitate honek aurkezten du eskaera ebazteko behar den agiria.

–Gizarte Segurantzako datuen kontsulta: Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak.

Entitate interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.

Izen-deiturak: ................................................................................................................................. (IFZ / AIZ zenbakia: ...................................) .................................................... entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, honako arrazoi hauengatik:

................................................................................................................................................................

................................................................................................................................................................

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

ELKARTEKO BURUA

(Zigilua)

Sinatua: ......................................................................................................

III. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUEI DIRULAGUNTZAK EMATEA LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO

AURREIKUSITAKO PERTSONAL-GASTUEN 2025EKO AURREKONTUA

Izen-deiturak: ..........................................................................................................................................

Elkarteko BURUA.

ADIERAZTEN DU:Erreferentziatzat hartuta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko C mailako langileei 2025. urtean aplikatzen zaien hasierako soldata eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuota, eta abuztuaren 22ko 109/2005 Foru Dekretuan ezarritako lanaldiaren zati proportzionalari aplikatuta gazteentzako informazio gune eta bulegoetarako, ............................(e)tik 2025eko irailaren 30era arte, ............................................... euroko gastuak aurreikusten dira gazteentzako informazio gune eta bulegoetako langileak kontratatzeko.

Era berean,ADIERAZTEN DUBetebehar horiek onartzeko erabili diren agiri guztiek indarreko legeriako beharkizunak betetzen dituztela.

Eta jasota geldi dadin, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuari bidaltzeko, honako hau egiten dut, entitatearen zigiluarekin.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Elkarteko burua:

Sinatua:

IV. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUEI DIRULAGUNTZAK EMATEA LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO

Elkarte onuradunaren datuak

Entitatea

IFKa

Altzariak, tresnak eta material inbentariagarria

Deskribapena

Zenbatekoa

Prezioa

Erosketaren zenbatekoa, guztira

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Elkarteko burua

Sinadura eta zigilua

V. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUEI DIRULAGUNTZAK EMATEA LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO

2025EAN EGINDAKO LANGILERIA-GASTUEN ZERRENDAREN ZIURTAGIRIA

Izen-deiturak: .........................................................................................................................................

Elkarteko idazkaria edo idazkari lanetan ari dena.

ZIURTATZEN DU: Idazkaritzan eta elkartearen kontabilitatean dauden datuen arabera, 2025eko irailaren 30era arte, ............................... euroko gastuak ordaindu dira, gazteentzako informazio gune eta bulegoetako langileak kontratatzeko, ............................(e)tik 2025eko irailaren 30era bitartean, honela banakatuta:

LANGILEA

HILABETEA

ZENBATEKOA

Halaber, ZIURTATZEN DU ezen betebehar horiek onartzeko erabili diren agiri guztiek indarreko legeriako beharkizunak betetzen dituztela.

Eta jasota geldi dadin, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuari bidaltzeko, honako ziurtagiri hau egiten dut, elkarteko buruak ontzat emanda.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Elkarteko idazkaria edo idazkari lanetan ari dena:

Elkarteko buruak ontzat emana:

VI. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUEI DIRULAGUNTZAK EMATEA LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO

Izen-deiturak: .........................................................................................................................................

Elkarteko idazkaria edo idazkari lanetan ari dena.

2025ean ordaindutako fakturen zerrenda hau ZIURTATZEN DU:

ELKARTEA:

IFZa/IFKa:

Zk.

HORNITZAILEA

ZENBAKIA

FAKTURAREN /
GASTUAREN DATA

ZENBATEKOA

KONTZEPTUA

ORDAINKETA EGUNA

Faktura / Gastua

JUSTIFIKATUTAKOA, GUZTIRA

Ordainketak egiaztatzen dituzten agiriak erantsi behar dira (ordainagiriak).

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

Ontzat emana

UNITATEKO BURUA

IDAZKARIA

VII. ERANSKINA.–ELKARTEEN MENPEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZERBITZUEI DIRULAGUNTZAK EMATEA LANGILEAK KONTRATATZEKO ETA EKIPAMENDUA EROSTEKO

Erantzukizunpeko adierazpena

Izen-deiturak:

NANa:

Buru nauen elkartea:

IFKa:

Helbidea:

Erantzukizunpeko adierazpen hau aurkezten du, gazteentzako informazio sarerako 2025eko dirulaguntzaren deialdirako.

–Aipatutako entitateak, dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, dirulaguntzaren helburu zehatzerako erabili dituela eskuratutako ondasunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluarekin bat.

.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n

ELKARTEKO BURUA

(Zigilua)

Sinatua: ......................................................................................................

Iragarkiaren kodea: F2502924