2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLOKO, ARELLANOKO, ARROIZKO, DEIKAZTELUKO ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Dokumentazioa Mankomunitateko bulegoetan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin 235. artikuluari dagokionez (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.
Allon, 2025eko otsailaren 28an.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2503259