53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta behin jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da 2025eko plantilla organikoa, eranskinean jasotakoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2025ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2025eko urtarrilaren 20an.

Zubietan, 2025eko otsailaren 27an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria %35. Lanpostuko osagarria %29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

3. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004/06/26.

Administrazio-kontratudunak.

Idazkaria: Izaskun Mielgo Rey. Maila: A. Antzinatasuna: 2021/08/02.

Kontu-hartzailea: Naiara Arretxea Gorosterrazu. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017/09/25.

Lan-kontratudun finkoak.

Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000/11/02.

Iragarkiaren kodea: L2503379