2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoaren eta langileen zerrenda.
Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabortz egun balioduneko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erriberrin, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2503492