53. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2025eko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2025eko udal aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2503491